XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.4. Ehiza nagusia denean, perdigoietako kartutxoak erabiliz, hau da, 2,5 gramo baino pisu gutxiagoko jaurtikiak.

Modalitate hau balaz bakarrik egingo da, debekaturik egongo delarik horrelakorik aldean edukitzea ehiza xehean iharduten denean.

2.5. Lakioa eta amuak erabiliz, baita ere era guztietako segada eta zepoak, saihets gisakoak, olga edo balizta motako sareak, naza edo segada motakoak barne.

Zuhaixka, biska-adarrak, arbeztak, txabolak, parainak eta biska erabiltzea eskatzen duten bitarte zein metodo mota guztiak erabiliz.

Espezie babestuen, bizirik zein naturalizaturik, erreklamoak eta bestelako erreklamo bizirik erabiliz, itsu zein murriztuak, baita ere erreklamo elektriko zein mekaniko mota guztiak, grabazioak barne, erabiliz.

Elektrizitateaz akatu edo geldiarazten duten gailuak erabiliz.

Faroak, linternak, ispiluak eta bestelako argi iturri artifizialak erabiliz.

Beren funtzionamendurako sarekiak erabili behar dituzten sare zein gailu mota guztiak, hala nola botatako sareak, laino-sareak edo bertikala eta kanoi-sareak erabiliz.

Amu, gas zein gai pozoitsu, geldiarazgarri, erakargarri edo nargarri mota guztiak, baita lehergailuak ere, erabiliz.

Arma semiautomatikoak, kargadoreak bi kartutxo baino gehiago eduki ahal dituztenean.

Eskupeta errepikariek bakarrik 3 kartutxo botatzeko eragingailua jarrita eduki behar izango dute.

Hudorik eta zetreria hegaztirik erabiliz.

Edozein motatako aireuntziak zein lurgaineko ibilgailu motoredunak erabiltzea, hala nola motoreko untziak bertatik tiro egiteko toki legez erabiltzea.

2.6. Debekatuta dago ehizan egitea untzi mota guztietatik.

2.7. Elur eta ekaitz egunetan debekatuta dago edozein espezie ehizatzea.

2.8. Gebenaldietan debekatuta dago edozein ehiza lurretatik ibiltzea, su armarik aldean eramanik, baita ere haize konprimituz zein bestelako gas batez eragindakoak, baldin eta baimen egokiaren jabe ez bada.

2.9. Gebenaldian ehizarako edozein lur motatan dauden txakurrak euren jabeek kontrolatu beharko dituzte, hots, landaretzarik gabeko alde irekietan ez dira urrunduko haien eramalearengandik 50 m baino gehiago, ezta haren begibistan egonik ere, edo 15 m baino gehiago landaretzak zaindariari txakurra ezkuta diezaiokeen aldeetan.

2.10. Halaber, txakur guztiek, hala ehizan nola mendira egiten den edozein irtenalditan, arauzko identifikazio txapa egokia eraman beharko dute.

2.11. Debekatuta daude ehiza mota guztiak hurrengo mugok dituen Mundakako Ibaiko Ehiza aterpean:

Iparraldean: Kantauri itsasoa.

Ekialdean: Gernikatik Lekeitiorako 6.212. eskualde errepidea, Santimamiñeko Kobetaraino, Baselizaraino, doan desbideraketa, San Migel Gailurreko maldak, artadiaren aldera, aurreko errepideko, 6.212, bidegurutzearekin lotzen den Berrenerrotako larreekin gurutzatzean zehazten duen marrari jarraituz, harek Laidako hondartzara doalarik, eta beroni jarraituz, hondartzaraino bertoraino.